IMH 21. KORRIKA eta KORRIKA GAZTEArekin bat

2019/04/11 22:15:00 GMT+1
KORRIKA OFIZIALA apirilaren 12an goizeko 7:30etan hartuko genuen Elgoibarren ikastetxe publikoek. KORRIKA GAZTEA 11:30etan hasiko dugu... KLIKA KORRIKA!

IMHko bertsoa:

Oinak eta begiak
bidean jarrita,
gazteek baduzue
indar ta irrika.
Zer moduz dituzue
hanka ta birika?
Goazen pausoz pauso
eta klikaz klika...
Denon bidea bihur
dezagun KORRIKA!
 
KORRIKA OFIZIALAri apirilaren 12an goizeko 7:30etan harrera egin genion Elgoibarren ikastetxe publikoek. Goiz erdian, 11:30etan KORRIKA GAZTEA egin genuen Ikastola, Meka, Institutu eta IMHko ikastetxeok... KLIKA KORRIKA!
_______________________________________________
Bi urtetik behin zirrarak zeharkatzen gaitu KORRIKA herriz-herri, lekukoak eskuz-esku pasatzean Internet bidez zuzenean emititzen diharduten bideoak ikustean!

Aurten KLIKA! lelopean berriz ere gozatuko dugu momentua, eta EUSKARA ikusgarri egingo dugu denon indarrarekin.

EGITARAUA:

7:30 KORRIKA OFIZIALA, AEK PAREAN.

IMH, Meka, Elgoibarko Institutu eta Herri Eskolakook, Elgoibarko ikastetxe publikoek AEK parean jasoko dugu lekukoa.

11:30 KORRIKA GAZTEA

Meka eta Elgoibar Ikastolatik aldi berean irtengo dira, Azkarate bidean, Ermuaran kaleko autopista azpiko bide gurutzean elkartu eta aldapan gora.

IMHkoak elkartuko gara aldapa erdian, Mintxetako errotondaraino

Mintxetan Arreiturreko Batxilergokoek hartuko dute lekukoa, Erretxindiko zubira arte

Zubian Arreiturreko DBHkoek hartuko dute lekukoa eta jarraituko dugu

Meka

Institutua

Telefonica

Olaizaga Kiroldegia

Makina Erremintaren Museoa

IMHko portxera iritsi arte. Bertan INSTITUTUKO TXARANGAK emanaldia egingo du eta BERTSOA entzungo dugu, KORRIKA GAZTEARI amaiera emateko.