Imanol Perez MEIko ikasleak irabazi du Lanbide Heziketako Ekintzailetasun Asteko Ideien Saria
Maiatzaren 5-9ko astean Lanbide Heziketako Ekintzailetasun Astea ospatzen dela eta IMHn lehiaketa antolatu dugu ikasleen artean barne-ekintzailetasuna oinarritzat hartuta IMHn zer hobetuko luketenari buruzko ideia onena proposatzeko.
Saritua Elgoibarko Imanol Perez Gomez izan da (150 euro), Industri Ekipoen Mantenuko lehen kurtsoko ikaslea eta bere ideia izan da IMHn gazteek freskagarri latak kontsumitzen dutela eta zaborrontziak edukiontzi berezituekin instalatzea, automatikoki zaborra jasoko luketena.
Saria Txema Arroitak eman dio, IMHko diseinuko ikasle ohia (96.ko promoziokoa) eta egun Durangoko MTCAM Ingeniaritza enpresako sustatzaile eta gerente dena. Arroitak ikasleei egin duen ibilbidea azaldu die eta ekintzailetasun urratsak emateko aholkuak eman dizkie.
Ekitaldian Txema Arroita eta Imanol Perez-en hitzak (gazteleraz daude):