IKTko Francisco Giner saria elearning-IMHentzat
Joan den urtarrilaren 13an Monica Gilek, IMH ordezkatuz, kezkuntza kalitatea hobetzeko Francisco Giner de los Rios Sarien XXI deialdiko saria jaso zuen, hezkuntza barrutian informazio eta komunikazio teknologia berrien aplikazioa aitortuz.
Saria Madrilen eman zen, Maria Jesus San Segundo Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministroak eta Francisco Gonzalez, BBVA Fundazioko Presidentearen eskutik. Proiektua Makina Erremintaren Institutuak jarraitzen duen berrikuntzaren ildoaren emaitza da, eta Baliabide Digitalen Kokagunean datza, zeinek fabrikazio mekaniko arloaren hainbat gai ikasten ahalbidetzeko helburua duen.
Simultec-en, mekanismo eta prozedura ezberdinen funtzionamenduaren bidez, irakasleen hariketa didaktikoa hobesten dute, ikasleentzat tailerrera sartu aurretik gai konkretu batzuk sakontzen lagunduz.