Ikastetxeen arteko esperientziak partekatuz

“Gaztelaniaz, ‘Compartiendo experiencias inter-centros en el ámbito de la formación y orientación laboral, emprendimiento, orientación e igualdad’ izeneko proiektuaren baitan, apirilaren 8tik 10era IMHko FOLeko saileko bi irakasle eta Goi Mailako Fabrikazio Mekanikoko lehen mailako hamar ikasle Xàtivara bidaiatu dute, proiektuko lehen mugikortasuna gauzatuz.
CIFP LA COSTERA ikastetxeko FOL departamentuko kideek harrera bikaina egin diete bertara iristean.
Apirilaren 9an, CIFP LA COSTERAko egoitzan FOL olimpiadak egin ziren, inguruko beste bi ikastetxetako ikasleek ere parte hartu zutelarik. IMHko ikasleak talde ezberdinetan banatu zituzten, lan-eskaintza zehatz batekin lotutako jarduera bat egiteko. Talde anitzak osatuz, ikasleek beste ikastetxeetako pertsona berriak ezagutzeko aukera izan dute, haiekin taldeka lan eginez. Talde-dinamika hori oso aberasgarria izan da ikasleentzat, eta lanak oso ondo burutu dituzte elkarlanean.
“Acción contra el Hambre” erakundearen lan-eskaintza bat oinarri hartuta, taldeek curriculum vitaea, lan-elkarrizketa eta elevator pitch bat prestatu behar izan dute. Ariketa bakoitza amaitzean, irakasleak ere taldeetan banatuta, lanen ebaluazioa egin dute errubrika zehatz batzuen arabera. Ebaluazio horren ostean (talde bakoitzeko 5 irakasle), hiru atal nagusien emaitzak biltzen dituen kalifikazio orokor bat esleitu zaie. Talde batek txapelketa irabazten badu ere, azpimarratzekoa da talde guztiek lana bikain burutu dutela, giro onean eta elkarlanean.
Egun bereko arratsaldean, tren txiki bat erabiliz, Xàtivako hiria ezagutu dute, eta irakasle batek azalpen orokorrak eman dizkie. Herriaren historian zehar izandako pasarte interesgarriak kontatuz: Borgiatarren jaioterria, zibilizazioen arteko talkak, eta gaztela-Mantxa, Alacant eta Valentzia arteko bidegurutzea izatea, besteak beste. Herriak eraikin eta monumentu ikusgarriak dituela ere nabarmendu dute.
Azken egunean, Valentziako hirian bisita labur bat egin dute, aireportura joan aurretik, Bilbora itzultzeko.
Laburbilduz, bai ikasleentzat bai irakasleentzat, esperientzia aberasgarria eta interesgarria izan da, eta proiektuan ezarritako helburuak bete dira.