IKASprod proiektua TechTour jardunaldian
IKASprod proiektuaren helburua da ikaskuntza aurreratuko teknologiak garatzea ekoizpen adimenduneko inguruneetan, erakustaldien bidez. Erronka nagusietako bat da robot kolaboratibo bati ahozko aginduak ematea ingurune industrial zaratatsuetan, ahozkotasunaren ikusizko ezagutza baliatuz, ahoaren mugimenduen bidez.
IMHren kasuan, IKASprod proiektua Charlie robot konbinatuaren bidez garatzen ari gara, industria-inguruneetan gizakiaren eta robotaren arteko elkarreragina errazteko diseinatua.
Jardunaldian, teknologia adimentsuko eta mekanizazio sektoreko hainbat enpresek parte hartu dute, robotika eta ikusmen artifiziala nola aplikatzen ari diren azalduz, benetako kasu praktikoen bidez, artean IMHkoak. Giro ezin hobea proiektuaren helburua testuinguruan kokatzeko.
IKASprod lankidetza-proiektua da, honako eragile hauek osatua: TECNALIA Research & Innovation, Vicomtech, Tekniker, Vicomtech, IMH Campus eta Eusko Jaurlaritzako ELKARTEK programak finantzatzen du (KK-2024 / 00050), SPRI Taldearen babesarekin.
