Ikasleen profesionalizazio eta laneratze arrakastatsua: Berkoaren adibidea

2024/02/03 13:11:00 GMT+2
Lanbide Heziketako bost ikasle ohi, praktikaldia edo duala egin ondoren, epe laburrean bazkide izatera iritsi dira.

Mekatronikako ikasleak Berkoa Machine Tools enpresan izan dira bisita egiten aste honetan, enpresa barrutik ezagutu eta bertako gerente eta lankideekin beraien jarduera aurrez-aurre ezagutzeko.

Berkoa enpresa gaztea da, 2016an sortua eta makina erremintaren munduan esperientzia handikoa, puntako teknologiekin proiektuak garatzen duena.

Aste honetako bisitan poz handia eman digu jakiteak nola IMH Campus-eko ikasle izandakoak, Berkoa-n praktikak edo duala egin ondoren, epe laburrean enpresako bazkide izatera iritsi diren.

Berkoan IMHn ikasi duten bost ikasle ohi daude. Hoietatik, batek erdi mailako ikasketak egin ditu (Mantentze lan Elektromekanikoa ME), beste hiruk erdi mailako ikasketak egin ostean goi mailako ikasketak egin zituzten beraien formakuntza jarraituz (ME eta gero Mekatronika Industriala MI), eta bosgarren bazkideak goi mailako ikasketak egin zituen (MI) zuzenean batxilergotik etorrita.

Benetan aberasgarria eta txalotzekoa izan da Berkoako kideekin lanbidearen errealitatea partekatu ahal izatea. Oraingo ikasleentzat guztiz motibagarria izan da beraien ibilbide berdintsua egin duten pertsonen errealizazioa bertatik bertara ikustea.

Eskerrik asko eta jarrai dezagun elkarlanean!