Ikasle eta irakasleak Advanced Manufacturing 2022 azokan

2022/10/20 15:38:00 GMT+2
IMH Campus-eko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuaren Fabrikazio Aditiboaren espezializazioko ikasle eta irakasleak Madrilen dira, Advanced Manufacturing 2022 azokan.

Bertan, aditiboaren munduko aukerak eta enpresa interesgarriak ezagutzen ari dira. Azokaren 14. Edizioa da aurtengoa eta bertan 600 erakusletik gora daude.

Ikasle eta irakasleentzako oso interesgarriak diren aditiba munduko teknologia eta  berrikuntzetara bideratua dago azoka hau.  Besteak beste, karbono zuntzarekin indartukako polimerozko inprimagailuak, FDMko inpresora handiak, SLS teknologiako makinak, SLAko makinentzako ingenieritzako materialak. Metaliko munduan LMD teknologian berrikuntzak. Bestalde, alderantzizko ingeniaritzan erabiltzen diren eskanerretako berrikuntzak, eta abar.

Aurten estreinakoz abiatu dugu Fabrikazio Aditiboko lanbide heziketako espezializazio kurtsoa eta esperientzia oso positiboa izaten ari da. Ikasleek goizero eskolak jasotzeaz gain, gaiari lotutako jardunaldietan parte hartzen ari dira, eta hauxe dugu adibidea,