Ikasenpresa kongresuan ekintzailetza lantzen

2019/11/27 13:25:00 GMT+1
IMHko Mantentze Elektromekanikoko ikasle ordezkariek beraien ikasenpresa-proiektuak aurkeztu eta zeharkako konpetentziak lantzeko tailerretan parte hartu dute.
Azaroaren 25ean hasita lanbide heziketako 740 ikasle Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hiriburuetan antolatutako IKASENPRESA KONGRESUAN bildu dira.
 
Egun hauetan ikasleek beraien "ikasenpresa" proiektuak aurkeztu dituzte eta hainbat tailerretan parte hartu dute, ekintzaile desberdinen esperientziak entzuten eta hainbat konpetentzia lantzen: sormena, komunikazioa eta iniziatiba, etabar.
 
Hurrengo topaketa IKASENPRESA AZOKA izango da, otsailaren 6an Eibarren eta hitzordu honetan ere parte hartuko dute IMHko ikasleek.