II TKgune Fabrikazioa enpresa-industrialen ideia lehiaketaren sari banaketa

2015/11/10 01:00:00 GMT+2
Azaroaren 18an Elgoibarko Udal Pleno Aretoan antolatutako ekitaldian ezagutaraziko dira bigarren edizioko sarituak.

II TKgune Fabrikazioa Enpresa-Ideia Lehiaketa gazteentzat.

Ekintzailetasun industrialak baditu hainbat zailtasun; ondorioz, mota honetako proiektuen kopurua txikiagoa da. Batetik azpiegitura garestiak behar ditu abiatzen diren momentutik (makinak batik bat), eta horrek dakarren finantzazioa litzake lehen oztopoetako bat. Testuinguru honetan, ekintzailetasun industriala sustatzeko eta etorkizuneko erronkak era arrakastatsuan lantzen lagunduko duen eremua sortzeko sortu dugu TKgune Fabrikazioa lehiaketa.

Tkgune Fabrikazioa, Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, Tkgune Fabrikazioa gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren II Edizioa antolatu dute, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Danobat Group Koop. E., Alcorta Forging Group S.A., Grupo Schaeffler, Rural Kutxa eta Grupo Unceta enpresen babesarekin.

Aurtengo edizioan aurkeztutako proiektuak aztertu ondoren, sariak banatzeko momentua iritsi da.

Sari-banaketa ekitaldia

  • 2015eko azaroak 18
  • Eguerdiko 12.00etan
  • Elgoibarko Udal Pleno Aretoan
  • Hizlariak: Ane Beitia, Elgoibarko Alkatea eta Joxean Egaña, IMHko Zuzendaria

 

  • Bertaratzeko baieztapenak 943744132 telefonoan (Eider Iriondo) edo idatzi hemen