II Ekoizpen Zuzendaritza Ikastaro Aurreratua

2007/04/25 00:00:00 GMT+2
Aurreko edizioaren harrera onaren ondoren, apirileran abiatu da EKOIZPEN ZUZENDARITZA ikastaroaren bigarren edizioa.

Ikastaroaren helburua gure inguruko enpresa ertain eta txikietako ekoizpen arduradun eta teknikoek zuzendaritza eraginkor baterako ezagupenak eta erremintak lortzea da. Beste batzuren artean Antolamendu-ereduak, Prozesuen araberako kudeaketa, proiektu-kudeaketa, produktibitatearen hobekuntzak edo pertsona-kudeaketa gaiak aztertuko dira. Kontzeptu hauen ezarketan eta prestakuntzan esperientzia haundia daukaten irakasleek emango dute ikastaroa, hurrengo enpresetatik datozenak.

  • IMS
  • Incress - IMH
  • Hobest Consultores
  • Ope Consultores

Parte hartzen duten ikasleek 2008ko urtarrilean bukatuko dute ikastaroa; Ondoren proiektuen aurkezpena izango da martxoan eta martxoan ere diplomen banaketarekin ikastaroa amaitutzat emango da.

Hona hemen prestakuntzan parte hartzen dauden enpresen zerrenda:

MIM TECH ALFA

MIGSA

"JESUS OÑATE Y HERMANOS":http://www.jesusonate.es

FRESMAK

GOIERRI LANBIDE ESKOLA

EKINTZA LANTEGIA

MECAPAL

CHINCHURRETA

OBE HETTICH

Prestakuntzari buruzko informazio gehiago...