II. Bikain Bilkurak bideokonferentziaren bitartez

2003/05/21 00:00:00 GMT+2
IMHk bilkuren bideokonferentziazko konexioak koordinatu ditu eta “Ikasgune” aplikazio informatikoa aurkeztu du

Joan den maiatzaren 20an, II. Bikain Bilkurak egin ziren, Lanbide Heziketarako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak bultzatuta. Bideokonferentzia bitartez egin ziren saioak, 4 egoitzetako gela digitaletan parte hartzaileak elkarrekin bilduz: IMH (Elgoibar), Mendizabala (Gasteiz), Nicolás Larburu (Barakaldo) eta Tolosaldea (Tolosa).

Bilkura hauek Euskadi mailan Lanbide Heziketa arloan praktika onetako adierazpen esanguratsuak dira.

IMHri dagokionez, egoitzen koordinazio teknikoa egin du, konexioaren konplesutasunei aurre eginez, birusik eta etenaldirik gabe. Bestalde, Ikasketa buruak “Ikasgune” aplikazioaren aurkezpena egin du, ikasgelari aplikatutako baliabieak optimizatzen duena eta ikasleari segimendu pertsonalizatua egiten diona.

Egitaraua begiratzen badugu, IMHk parte hartze nabarmena izan du; aipagarria da Ardatz proiektua (R5eko irakasleen gaitasunak gestionatzen duen aplikazioa), Incress taldearen aholkularitza zuzenarekin.

Egitaraua:

II. BIKAIN BILKURAK

2003ko maiatzaren 20an

IEFPS Tolosaldea GLHBI

IMH - IES (IIT) MAQ.-HERRAMIENTA

IEFPS Mendizabala GLHBI

"IEFPS Nicolás Larburu GLHBI":http://www.gaztenet.com/nlarburu/

Egitaraua:

Dokumentazioaren banaketa

  • BIKAIN topaketen hasiera-ematea
  • E-GELA proiektuaren aurkezpena
  • GUNEKA proiektuaren aurkezpena:
    • IKASGUNE aplikazioa
    • SAREGUNE aplikazioa
    • ARDATZ proiektua
  • Elkarrizketa
  • Klausura

IKUSI ARGAZKIAK