Idazteko tresnen brigada

2011/10/27 17:15:00 GMT+2
Idazteko tresnak birziklatuz, irabazi asmorik gabeko erakunde bati lagundu!

Gure eguneroko lanean beharrezkoak ditugu idazteko tresnak (boligrafo, arbeleko errotulagailu, azpimarragailu…), baina gastatzen direnean zer egiten dugu beraiekin?

Normalean zakarrontzira doaz zuzenean…

Ba, hemendik aurrera egin ezazu bat "IDAZTEKO TRESNEN BRIGADA”-rekin.

TerraCycle kaxak harreran eta fotokopia gelan aurkituko dituzu, beraz bota bertara zuen idazteko tresnak.

Izan ere TerraCycle-ren “IDAZTEKO TRESNEN BRIGADA”-n izena eman dugu. Guk kaxa beteta dugunean (5kg edo 500 idazteko tresna), mezulari batek kaxa jasoko digu doanik. Eta tresna bakoitzeko lorturiko puntuak 2 izango dira, ondoren opari solidario batengatik aldatu ahalko ditugunak, edo irabazi asmorik gabeko elkarte batentzako 0,02€.

TerraCycle-n gure hondakinekin material eta produktu berriak egingo dituzte. Beraz, gure hondakinak birziklatzeaz gain, elkarte bati laguntzeko aukera izango dugu.

Beraz egin ezazu ahalegin txiki bat, eta zuen ingurukoak  ere anima itzazue ekimenean parte hartzera!

Informazio gehiago nahi izanez gero:

http://www.terracycle.es/brigades/brigada-de-instrumentos-de-escritura.html?locale=es