Iagoba Agirregomezkorta, Gaizka Egurbide eta Jon Izaguirre, 2007ko IMH Sarituak

2007/03/30 00:00:00 GMT+2
Kunshan Wingroup E.K.-ko gerenteak jaso du 2007ko ikasle ohi aipagarriaren IMH Saria, nazioartekotasunaren errekonozimenduagatik, Egurbide Mutrikuarrak ikasle aipagarriaren saria eta Izaguirre Aretxabaldarrak aipamen berezia.

IMH SARIEN BANAKETA EKITALDIKO BIDEOA...

Makina Erremintaren sektoreari lotutako 43 enpresen parte-hartzearekin, martxoaren 30ean 5. Edizioko IMH sariak banatu ziren Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.

Ekitaldian parte hartu zuten: Josu Aboitiz Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendaria, Miguel Angel Mugica Elgoibarko Alkate-ordea, Alberto Ortueta, IMHko Presidentea eta aldi berean Gipuzkoako Bazkundeko Lehendakari ordea, Joxean Egaña, IMHko zuzendari kudeatzailea eta Imanol Iturria IMHko ikasketa burua.

Aurreko edizioan berrikuntza eta ekintzailetza izan baziren sarien gaia, aurten naioartekotasunari tokatu zitzaion. Sarituak izan ziren:

2007ko ikasle aipagarria:

Gaizka Egurbide Lecube, Mutrikuarra, Mekanizazio bidezko Produkzioko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. 1.500 eurotako ikasketa poltsa.

2007ko aipamen berezia:

Jon Izaguirre Azcoaga, Aretxabaldarra, Industri Ekipoen Mantenimenduko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. 1.500 eurotako ikasketa poltsa

Ikasle aipagarria fabrikazio arlokoa denez, fabrikazio arloko ikasle aipagarriari eman ordez, ahalik eta ikasle gehien saritzeko helburuarekin IMHko bigarren ipagarriagari eman diogu saria.

2007ko ikasle ohi aipagarria:

Iagoba Agirregomezkorta, Kunshan Wingroup S.Coop.eko kudeatzailea. Agirregomezkorta jauna Txinan zegoenez, Internet bidezko konexio zuzena egin zen berarekin zuzenean hitz egin ahal izateko. Guraso eta Dikar-Wingroupeko enpresa ordezkariak ere bertaratu ziren.

Iagobak IMHko ikasleei eskaini dizkien hitzak...

Iagoba Agirregomezkorta, ikasle ohi saritua

Iagoba Agirregomezkortak heziketa zikloa 2000-2002 urteetan egin zuen, Goi-mailako proiektu mekanikoen garapenarekin (delineazioa) eta Dikar enpresan egin zuen lanerako prestakuntza Kalitate sailean.

Enpresa beharla ohartu zen potentzialitate handiko pertsona zela, betidanik izan baizuen kezka bere currikuluma osatzeko ikastaro anitzak eginez garapen profesionala lortu ahal izateko, baita dedikazioa, hobetzeko ardura eta abarragatik. Praktikak amaitu ondoren Dikarrek kontratu egin zuen Bulego Teknikoan eta garapen eta ikerketa lan ezberdinak egin zituen.

2004 urtean kooperatibak pertsona bat hautatu beharra zuen Shanghaitik Bergarara itzuli behar zen zuzendaritzakide bat ordezkatzeko. Postua eskaini zitzaion eta onartu zuen. Zuzendaritzentzat ikastaroa egin zuen. Egun, Kooperatibak Kunshan-en eraiki duen planta berriko gerente lanetan dihardu, non beste MCCko 3 kooperatibekin batera aurkitzen den Txinan. (Enpresari buruzko informazioa azkenean azaltzen da).

Sarien helburua da Ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei gure esker ona ematea.

IMHk eskertu nahi ditu aurtengo IMH Sarietako 43 enpresa babesle eta kolaboratzaileak.

Dikar-Wingroup.

Dikar K.E.eskopetak eta ehizarako errifleak ekoizten ditu eta 1998an Wingroup K.E. Sortu zuen azalera handiko dendentzat soinketa-gailu ekoizle bezala. Ekoizpen lantegia Txinan, Shanghain kokatu zen eta aurten, 2007an, Kunshanera mugitu da.

IMH SARIEI buruzko informazio gehiago...