Iagoba Agirregomezkorta: 2007ko ikasle ohi aipagarriaren IMH Saritua

2007/03/28 00:00:00 GMT+2
Txinako plantan kokatua dagoen Kunshan Wingroup E.K.-ko gerenteak jasoko du saria datorren martxoaren 30ean, aurtengo IMHko ikasle aipargarri eta fabrikazio arloko aipagarriarekin batera.

Makina Erremintaren sektoreari lotutako 43 enpresen parte-hartzearekin, datorren martxoaren 30ean eguerdiko 12.30etan 5. Edizioko IMH sariak banatuko dira Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.

Ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei gure esker ona emateko helburua dute IMH Sariek.

Aurreko edizioan berrikuntza eta ekintzailetza izan baziren sarien gaia, aurten naioartekotasuna izango da nagusi. Ikasle ohi aipagarriarekin ostiraleko ekitaldian Internet bidezko konexioa egingo dugu eta honez gain, IMHk aurtengo ikasle aipagarriak ere sarituko ditu: onena eta fabrikazio mekanikoko onenari, bakoitzari 1.500 eurotako ikasketa poltsarekin.

Iagoba Agirregomezkorta, ikasle ohi saritua Iagoba Agirregomezkortak heziketa zikloa 2000-2002 urteetan egin zuen, Goi-mailako proiektu mekanikoen garapenarekin (delineazioa) eta Dikar enpresan egin zuen lanerako prestakuntza Kalitate sailean.

Enpresa beharla ohartu zen potentzialitate handiko pertsona zela, betidanik izan baizuen kezka bere currikuluma osatzeko ikastaro anitzak eginez garapen profesionala lortu ahal izateko, baita dedikazioa, hobetzeko ardura eta abarragatik. Praktikak amaitu ondoren Dikarrek (1)kontratu egin zuen Bulego Teknikoan eta garapen eta ikerketa lan ezberdinak egin zituen.

2004 urtean kooperatibak pertsona bat hautatu beharra zuen Shanghaitik Bergarara itzuli behar zen zuzendaritzakide bat ordezkatzeko. Postua eskaini zitzaion eta onartu zuen. Zuzendaritzentzat ikastaroa egin zuen. Egun, Kooperatibak Kunshan-en eraiki duen planta berriko gerente lanetan dihardu, non beste MCCko 3 kooperatibekin batera aurkitzen den Txinan.

IMHk eskertu nahi ditu aurtengo IMH Sarietako enpresa babesle eta kolaboratzaileak.

Dikar-Wingroup

Dikar K.E.eskopetak eta ehizarako errifleak ekoizten ditu eta 1998an Wingroup K.E. Sortu zuen azalera handiko dendentzat soinketa-gailu ekoizle bezala. Ekoizpen lantegia Txinan, Shanghain kokatu zen eta aurten, 2007an, Kunshanera mugitu da.