HOBARI sistema: berrikuntzak

2007/09/06 23:00:00 GMT+1
Hobarien sistema berrabiatu da eskaripeko formazioarako eta finantziazioan berrikuntzak daude:

Pasa den uztailaren 31n eskaripeko prestakuntza eta finanatzaketa arautzen dituen agindua argitaratu zen (enpresek euren langileentzako egiten duten prestakuntza). Enpresek formazioan inbertitutako dirua berreskuratzeko sistema abian da data horretatik aurrera, Gizarte-segurantzaren kuotetako hobarien bidez.

Honako hauek dira aginduak jasotzen dituen berrikuntzetako batzuk:

  • Prestakuntza-ekintzen gutxieneko iraupena, orokorrean, ezingo da 6 ordutik beherakoa izan. Hasierako komunikazioa prestakuntza-ekintza bakoitza hasi baino 7 egun naturaleko aurrekuntzarekin egin beharko da.
  • Ez da beharrezkoa hasierako komunikazioan parte-hartzaileen zerrenda txertatzea, parte hartuko duten pertsonen kopurua eta enpresa parte-hartzaileen zerrenda, ordea, beharrezkoak dira. Parte-hartzaileen zerrenda zein den bukaerako komunikazioan adieraziko da.
  • Modulu ekonomikoen balioa gehitu egin da, presentziazko prestakuntzarako 9€/ordua/ikaslea da ezarri dena, eta oinarrizko prestakuntzarako eta prestakuntza aurreraturako aldiz, hau da ezarri dena: 13€/ordua/ikaslea.
  • Langile 1etik 9ra bitartean dituzten enpresek modulu horiek gainditu ahal izango dituzte euren prestakuntza-kredituaren mugarekin. 10etik 49ra bitartekoek eta 50etik 249ra bitartekoek aipatutako moduluak 10% eta 5% gainditu ahal izango dituzte, hurrenez hurren.
  • 10 langiletik beherako enpresek ez dute lagundutako finantzatze pribaturik egin beharko.

Sistema honetan indarrean dauden beste betekizun eta ezaugarri batzuk:

  • Langileen Ordezkaritza Legalari ekintzak egingo direla informatzeko derrigortasuna, hasi baino 15 egun lehenago.
  • Ekintzen hasiera eta bukaeraren berri eman, indarrean dagoen aginduak ezarritako epeen arabera.
  • Enpresek euren kontabilitateko aparteko kontu batean edota berariazko epigrafe batean identifikatu beharko dituzte prestakuntzako baimen indibiduetako eta prestakuntza-ekintzetan burututako gastu guztiak, baita "enplegurako lanbide heziketa" izenpearekin edo epigrafearen menpean aplikatzen diren hobariak ere.
  • Hobaria aplikatzeko unean enpresak Ogasunaren eta Gizarte-segurantzaren ordainketan egunean egotea.
  • Enpresek daukaten langile kopuruaren arabera eskatzen zaien lagundutako finantzatze pribatuaren %a bete.
  • Enpresek enpresa-multzo formula erabiltzen jarraitzea daukate, horren bidez erakunde antolatzaile batek besteren izenean kudeaketa-kontuak egiten ditu.

2007ko hobarien aplikazio-aldia:

-(07/07/31) Agindu hau argitaratu baino lehenago, edota gabealdian (argitaratutako datatik 15 egunera) hasitako prestakuntza-ekintzei hobaria aplikatu ahalko zaie, beren hasieraren berri 2007ko abenduaren 1a baino lehenango emanez gero.

Gabealdiaren ostean hasitako prestakuntza-ekintzek aginduak ezarritako epeak (aldez aurretik 7 egunekoa) errespetatu beharko dituzte.

Enpresek 2007an egindako formazioagatiko hobariak aplikatu ahalko dituzte Gizarte-segurantzari egindako kotizazioetan, prestakuntzaren bukaeraren berri eman ostean. Epea abenduari dagozkion kotizazio-buletinak aurkezteko azkeneko egun baliodunean bukatuko da.