Hizkuntzen Kudeaketaren gogoeta

2010/09/27 00:00:00 GMT+2
Txandakako IMH Ingeniaritzako ikasleen promozio berriak enpresetan eleaniztasuna kudeatzeari buruzko gaia aztertu du

 

Irailean egiten den ingeniaritzako ikasle berrien harrera jardueretatik bat hizkuntza-kudeaketa enpresan ingurukoa izaten da. Ahize-AEKko Mikel Urdangarinek emandako saio honek balorazio positiboa izan zuen ikasleen aldetik: “gai honen inguruan pentsakera ireki behar dugula usten dut” eta “enpresan hizkuntzak egoki kudeatzeak duen garrantziaz jabetzen lagundu dit” bezalako komentarioak egin zituzten ikasleek. Beraz, zaindu beharreko enpresaren beste ikuspegi bat.