Hizkelan lanbide heziketa eta lan mundua euskaraz sustatzeko 2. edizioa burutu da

2017/11/08 01:00:00 GMT+2
LANEKIk sustatuta, erreleboa hartu dio aurreko 11 urteetan IMHn antolatua izan den 30+10 mintegiari.

Gaur Hizkelan jardunaldian izan gara. IMHri eta IMHrekin elkarlanean aritu direnei esker ona adierazi digute aurreko 11 urteetan 30+10 mintegian eta 1. Hizkelan jardunaldian egindako lana eta ekarpenagatik.

Guk ere IMHkook eskerrak eman nahi dizkiogu:

  • LANEKIri jardunaldia antolatzen jarraitzeko gure erreleboa hartzeagatik.
  • AHIZE-AEK aholkularitzako kideei, beraiek izan baitziren 30+10 Mintegia antolatzeko proposamena egin zigutenak eta ondoren IMHrekin batera mintegiaren antolaketa lanetan ibili direnak.
  • Erakunde finantzatzaileei: Elgoibarko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • 11 urtetan mintegian parte hartu zuten hizlari guztiei.


Hizkelan euskararen erabilera lanbide heziketan eta lan munduan sustatzeko jardunaldia da. Aurten 2. edizioa egin da eta Armeria Eskolan izan da.

Hizkelan nondik dator?


10 urteko zikloaren ondoren, 2017an ziklo berria abiatu genuen. Ziklo berriari HIZKELAN deitu genion, 1.edizioa IMHn egin genuen eta antolatzeko lekukoa LANEKIk hartu zuen.

HIZKELAN "ibiltaria" izango da. 2018an Iurreta Lanbide Eskolan antolatuko da.

Gaurkoan LANENPRES gida, Aldundiko Hizkuntza Berdintasun Zuzendariak, Hizkuntza Gutxituen Protokoloa eta enpresa-lanbide heziketako ikastetxeek osatutako mahai ingurua eta ekitaldia inauguratu duten agintarien mezuak izan ditugu.

Gehiago jakin nahi baduzu, informazio guztia LANEKIren www.jakinbai.eus atarian egongo da aurki.