HIRUSTA proiektu berria abian

2012/10/18 00:00:00 GMT+2
Laneratzera zuzendutako ibilbide soziolaboralaren garapenerako aktibazioa, orientazioa eta konpromiso pertsonala landuko ditu proiektuak, kualifikazio baxuko pertsonekin.

Luis Beltrán de Otalora eta Joxean Egaña, La Caixa Gizarte Ekintza eta IMHren ordezkariak hurrenez urren hitzarmena sinatu dute gaur HIRUSTA proiektua garatu ahal izateko.

La Caixa Gizarte Ekintzak diruz lagundutako proiektua, IMH eta Fundación Fondo Formación-en bitartez burutua izango da Elgoibarko IMHko instalazioetan.

Proiektua, urte bete baino gehiago langabezian dauden kualifikazio gutxiko 18-55 urte bitarteko pertsonei zuzendua izango da.

Helburua, laguntza psikosoziala, jarrera gaitasunak (motibazioa, autoestimua, komunikazioa...) eta oinarrizko gaitasun teknikoak ematean datza pertsonei. Guzti honek, 1 eta 2. mailako ziurtagiri profesionalak lortzeko bidean jartzea ere badarama helburutzat. Orientazio metodologia berritzaileak aplikatzeaz gain, pertsonen jarraipenak ere bere garrantzia izango du prozesu guztian zehar. Beszetalde, pertsonen laneratzea hobetzeko asmoarekin, praktikak egiteko aukera ere eskeiniko zaie inguruko enpresetan.

Diseinu fasea amaituta, azaroaren erdialderako egingo da 40-50 lagunen hautaketa eragileen bidez, ekimenekin hasteko.

Proiektuan, Elgoibar, Eibar, Soraluze, Bergara, Azkoitia eta Azpeitiako udaletxeetako gizarte ekintza eta Eibar-Ermuako Gurutze Gorria, Debegesa, Lanbide, AFM eta Confebask-en parte hartzea izango da.