Hiru Dimentsiotako Metrologiako Ikastaro Aurreratua
2006/10/19 00:00:00 GMT+2
Makina Erremintaren Institutuak, Hexagon Metrology eta Instituto Renault-en kolaborazioarekin Hiru Dimentsiotako Metrologiako kurtso aurreratua programatu dute azarorako.
Enpresak kalitate maila altua daukaten sektoreetan jarduteak negozio aukera onak ekartzeaz gain, teknologia berriak txertatzea eta langileen ezagupenak birziklatzea ere eskatzen du.
Ikastaro aurreratu honen helburua metrologiako teknika eta arduradunen aktibitateak egungo teknika eta erremintekin garatzea da.
- Iraupena: 110 ordu
- Egutegia: 2006/11/17tik 2007/02/25era
- Ordutegia: ostirala (15:30-20:30) larunbata (09:00-14:00)