Hezkuntza Sailburuak IMHko estrategia digitala ezagutu du

2022/12/22 18:03:00 GMT+2

Ilusio handiz partekatu dugu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak eta Lanbide Heziketako Sailburuordeak AFM clusterraren eskutik eta Elgoibarko alkatearekin batera egin diguten bisita Berkoa Machine Tools-era eta IMH Campus-era.

IMH Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak eta Berkoak IKASMAK makina elkarlanean diseinatu dugu, IKASMAK makina FP Euskadiren Berrikuntza Aplikatuaren proiektua izanik.

IMH Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak makinen zehaztapen didaktikoak landu dituen bitartean, Berkoa industrializazio-prozesu guztiaz arduratu da. Bestalde, makinaren kontrolean, kaptazioan, elektronikan eta motorizazioan ere modu erabakigarrian esku hartu du Fagor Automation I CNC & Feedback Systems I Automation Solutions enpresak.

IMH Campusera etorri direnean Sailburu eta Sailburuordeak ikusi ahal izan dituzte Hezkuntza Sailak hornitutako Diseinuko espazio berria, Fabrikazioko Lantegi Didaktikoa, Fabrikazio Aditiboko Gunea (Estatuko ekipamendu industrialeko instalazio didaktiko handiena) eta Berrikuntza Arloa (Fabrikazio Aurreratuko eta Digital Manufacturing-eko lantegi industriala).

Eskerrik asko Jokin Bildarratz eta Jorge Arévalo zuen bisitagatik. Plazer handia izan da guretzat!