Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak laugarren aldiz saritu du Elgoibarko Makina Erreminta Institutua - IMH

2006/12/01 01:00:00 GMT+2
IMHk aurkeztu duen "Oinarrizko Gaitasunak" izeneko proiektuak jaso du 2006ko Hezkuntzaren Ikerketa eta Berrikuntzarako Sari Nazioalaren ohorezko aipamena. Sari honek berrikuntzarako proiektuen kalitatea eta ikasgelan duten aplikazioa baloratzen ditu.

Lanbide heziketako zikloko ikasleek oinarrizko gabezia jakin batzuk dituzte eta hauek gainditzen laguntzeko formatu digitaleko baliabide didaktikoak landu ditu Oinarrizko Gaitasunen proiektuak. Baliabide hauek lantzeko hezkuntzan aplikatzen diren teknologia berriak erabili dira eta fabrikazio arloko kasu errealetan oinarritzen dira.

Proiektua Monica Gilek landu du eta ikasgelan Ruben Odriozola eta Jon Egaña irakasleek garatu dute, IMHko Mekanizazioko zikloaren lehen eta bigarren mailan, emaitza bikainekin.

Oinarrizko Gaitasunak proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du eta 06-07 ikasturterako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proiektuaren luzapena finantzatuko du.

Proiektua ikusgai...