Hezkuntza Duala eta Esperientziaren egiaztatzearen inguruko INTERREG POFTEFA

2016/10/06 00:00:00 GMT+2
Mugaz gaindiko proiektua prestatzen dihardugu Perpignan VD, Toulouse Paul Sabatier, Lleida, Girona, Zaragoza, Toulouse Jean Jaures, Pau PA eta Andorrako Unibertsitateekin batera.

Atzo, urriaren 5ean, Gironako Unibertsitatean mugaz gaindiko Interreg Poftefa Programarako proposamena prestatzeko jardunaldi baten parte hartu du Joxean Egañak IMHren izenean. Programa honen helburua da, besteen artean, oinarri komunak ezartzea mugaz gaindiko eskaintza partekatua sustatzeko. Ildo nagusiak izan dira: Konpetentzien eta erreferente konpetentzialen ikuspegi komuna adostu, ondoren prestakuntza ereduak partekatzeko; esperientziaren bidezko balidazio sistemak ezagutu eta partekatu, honen bidez enpresetako langileek barne promozioa eta Gradu hezkuntza egin dezaten. Azkenik alternantzia (Hezkuntza Duala) eta esperientziaren balidazioan dugun gure esperientzia eta abarrak ere partekatu ditugu, gida metodologikoak eta beste dokumentu emangarri batzuk sortzeko helburuarekin, eta abar.

Jardunaldian parte hartu dugu Perpignan VD, Toulouse Paul Sabatier, Lleida, Girona, Zaragoza, Toulouse Jean Jaures, Pau PA eta Andorrako Unibertsitateekin batera.

Epe laburrean Poftefa programa orokorraren azalpen bilera egingo da Bordelen.

Epeei dagokionean, azaroaren 9rako aurre-deialdi bat egongo da proiektu laburpenen bideragarritasuna testeatzeko, abenduaren 9an behin-betiko aurkezpena egin ahal izateko.

Zertan datza IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolaren gure parte hartzea proposamen honetan? Alternantzia (hezkuntza Duala), konpetentzien balidazioa eta prestakuntzaren-ingeniaritzan garatuko liratekeen dokumentu emangarrietan ekarpena egitea litzake.