Heziketa Iraunkorreko ikastaroen katalogoa
IMHn, langileek Euskal Herriko Kualifikazio Profesionalen Sisteman oinarritutako Katalogo Modularreko ikastaroak eskuragarri dituzte. Ikastaro hauen bitartez langileek ezagutzak eta gaitasunak lortu ditzakete eta baita Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egituran sartu ere dagokien kualifikazio profesionala eta Titulu Ofiziala lortzeko.
Programazio berri hau finantzatzeko dirulaguntzak eskatu dira: alde batetik Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailera Katalogo Modularreko ikastaroentzat eta beste alde batetik FTFE eta EGIF-era Kontratu Programako ikastaroentzat (Metaleko langileentzako bakarrik). Enpresek, ordea, Gizarte Segurantzaren kotizazioan bonifikatzeko sistema erabil dezakete, bai indibidualki, baita IMHk sortutako Enpresen Elkartearen bitartez ere.
Ikastaroak euskaraz / eskaripeko ikastaroak
Programatuta dauden ikastaro eskaintza zabalaren artean udaberri honetarako euskaraz emateko hiru prestatu dira: tornuaren programazioa CNC Fagor bidez, fresatzeko makinaren programazioa CNC Heidenhein bidez eta CNC Fagorren bidez. Katalogoko ikastaroez gain, IMHk eskaripeko formazioa eskaintzen die enpresei, behar, helburu eta estrategiara egokitzen dena, enpresan bertan sortzen diren arazoak konpontzeko modurik eraginkorrena, alegia. Hauetako prestakuntzaren edukiak, ordutegia eta hizkuntza (euskaraz ere ikas daiteke) beharren arabera moldatzen dira eta klaseak gure instalazioetan edota enpresan bertan emateko aukera ere badago.
Espezializazio ikastaroak
IMHk martxorako diseinatu du "Ekoizpen Zuzendaritza Ikastaro Aurreratua". Formazio lerro berri honetan ikastaro ezberdinak proposatzen dira bai enpresa eta langileei, organizazioetan garapen eta projekzio handiko arloetan espezializatzeko eta gaietan sakontzeko.
Lanerako prestakuntza.
Langabezian dauden langileentzat, IMHk, Eusko Jaurlaritza eta INEM bezalako erakundeekin elkarlanean, lan-merkaturatzeko ikastaroak abiatzen ditu. Langile hauek Lan Poltsan sartzeko aukera dute ikasketak amaitu ondoren. Formazio mota hau ere erabiltzen dute enpresek etorkizuneko langileak bereganatzeko, honela ikastaroa diseinatzen da enpresak behar duen profil profesionalaren arabera.
Incress
Beti bezala, Incress, giza baliabideen gaitasunen kudeaketan oinarrituta aholkularitza egiten du, eta enpresa txiki eta ertainei laguntza ematen die hainbat zerbitzu bidez: pertsonen motibazio eta parte-hartzearen diagnostikoa, pertsonek berrikuntzan duten parte hartzearen diagnostikoa, gaitasunetan oinarritutako kudeaketa sistema baten ezarketa, eta abar.
Zerbitzu Teknikoa
Azkenik, IMHk zerbitzu teknikoa eskaintzen du, esperientzia berme duela, besteak beste Ekoizte-prozesuen prestakuntza eta eskuliburuak egiten, M-Eren bezero, fabrikatzaile eta/edo banatzaileentzako prestakuntza emanaz, prozesu industrialetan didaktifikazioa eta manualizazioa multimedia formatuan eginaz.