HEZIBIren lehen promozioa prest

2012/10/31 01:00:00 GMT+2
IMHko 18 ikaslek abiatuko dute ikasi eta lan txandakatze prestakuntza azaroan, 11 enpresekin kontratua adostu ondoren.

IMHk urrats berri bat eman du ikasi eta lan txandakatze prestakuntza goi-mailako zikloetan ezartzen: 18 ikasle eta hauek kontratatu dituzten 11enpresarekin hasiko du HEZIBI programa.

Gaur goizean programaren lehen urratsa formalizatu da, sinatu diren kontratuak direla eta eskerrak emateko ikasle eta tutoreei. 18 ikasleak IMHko goi-mailako heziketa zikloetan matrikulatuta daude: Industri Ekipoen Mantenimenduan, Produkzioaren Programazioan, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuan eta Mekatronikan.

Enpresa parte hartzaileak dira: Alberdimek S.L., Agme S.A., AVS S.L., Biele S.A. Danobat S.Coop., Dikar S. Coop., DMP S.l., Novak S.L., Santos y Patxi S.L., Soraluce Coop. y Zehatz.S.L.

HEZIBI programaren ezaugarri nagusiak dira:

  • Enpresa kontratatzailearekin ikaskuntza partekatu akordio baten oinarrian. Akordio hauek ikasle bakoitzarentzat berariazko proiektu bat suposatuko dute, non kontuan hartuko dira adostutako banakako-programazioa, egutegi eta ordutegi banaketa, koordinazio prozedura adostua, eta prestakuntza eta ebaluazio jarraipena.

 

Hezibiri buruzko informazio gehiago

...