Helduen Hezkuntzari buruzko ikastaroaren amaiera Txileko Zuzendarientzat

2003/11/21 00:00:00 GMT+1
Joan den azaroaren 21ean Txileko Hezkuntza Ministerioko Zuzendarien 4º egonaldiaren bukaera ekitaldia burutu zen.

Txileko herrialde ezberdinetako 21 zuzendariek "Lan munduko Helduen Hezkuntza" ikastaroaren bukaera ekitaldia izan zuten. IMHko zuzendaria eta Contes-eko presidentea den Joxean Egañak, ikastaroaren koordinatzailearekin batera (Iosune Berasategi), taldea zoriondu zuten eta zegokien ziurtagiriak banatu.

Taldearen koordinatzailea, Fernando Norambuena, Txileko Hezkuntza Ministerioaren ordezkari bezala bere erakundearen helburua gogoatu zuen Hezkuntzaren Berregituratzeari buruz eta ikasleen bozeramaleak, Mabel Elsa Ortiz de Zaratek, hitz hunkigarriak adierazi zituen ikastaroan izandako esperientziari buruz.

Bueltan eta beraien erakundeetan, IMHn jasotako esperientziaren arabera proiektu bat garatu beharko dute, ondoren diploma lortzeko defendatu beharko dutena.