Gizarteratze eta merkaturatze ikastaroak IMHn

2010/09/23 00:00:00 GMT+2
Uztailean Caja Madridek lagundutako ikastaro teknikoa amaitu eta irailean orientazio ekintzailetza sustatzeko tekniken ingurukoa abiatu da

IMHn langile eta langabetuentzat eskaintzen diren prestakuntza iraunkorraz gain, gizarte bazterketa arriskua duten pertsonekin berariaz garatzen ari direnak ere lantzen ari gara. Hauen helburua da enplegua bilatzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei prestakuntza eta orientazioa ematea, gizartean lan merkaturatzeko aukerak areagotzeko.

Bigarren urtez Caja Madrileko Gizarte Ekintzak lagunduta prestatu dira beste 12 pertsona eta Egiaztatze eta akabera eragiketen 88 ordutako ikastaroa uztailean amaitu zuten, ikasleen aldetik balorazio oso positiboarekin. Irailean ikasleen egoeraren jarraipena egiten dihardugu IMHtik. Irailaren 20an bestalde, beste 20 lagunek hasi dute “Enplegu bilaketa pertsonala garapena eta ekintzailetzaren bidez” izeneko ikastaroa, azaroaren 11 arte iraungo duena, kasu honetan Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin.