Gizabidezko Bankaren Festa Donostian

2010/09/27 23:00:00 GMT+1
IMHren 19091 proiektuak parte hartuko du Nafarroako Kutxak urriaren 2ran Okendo plazan antolatu duen aire-libreko topagunean

IKUSI EGITARAUA ...

Victoria Eugenia Antzokia eta Maria Kristina hotelaren artean dagoen Okendo plazan 100 erakunde inguruk parte hartuko dute urriaren 2an, larunbatean, goizeko 11.00etatik hasi eta arratsaldeko 19.00ak bitartean antolatutako topagunean. Guztiak Nafarroako Kutxak (CAN) “zuk aukeratu, zuk erabaki” ekimenean parte-hartzen dute, hauen artean, IMHko 19091 proiektuak, “Enplegurako prestakuntza, txandakako ingeniaritza, orientazio eta laguntza” gaien ingurukoa alegia.

Topagune honetan hainbat aisialdi jarduera, ikuskizun, dantza eta tailerrak burutuko dira gerturatuko direnak ondo pasa dezaten.

Nafarroako Kutxaren “Zuk aukeratu, zuk erabaki” ekimena bakarra da finantza munduan, honen bidez CANeko bezeroek erabakitzen dute zein proiektutan nahi duten erabili beraien diruak ematen dituen mozkinak.

IMHren proiektuari lagundu nahi badiozu Nafarroako Kutxako bezero bazara gogoratu 19091 proiektuari eman zure botua, eta ez baraza, egun honetan informazioa jaso dezakezu bezero izateak suposatzen duenari buruz.

Ikusi 19091 proiektua hemen...