Gipuzkoan Gazte, Gipuzkoako Gazte Informazioko Zerbitzu Sarearen webgune berria

2007/12/14 00:00:00 GMT+1
Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak "Gipuzkoan Gazte" webgunea jarri du martxan. Bertan, publiko gaztearen beharrekin zerikusia duten hainbat gaiei buruzko informazioa kontsultatu daiteke, hala nola, enplegua, hezkuntza, aisia, osasuna, etxebizitza, kirola edota partaidetza eta lankidetza programak, besteak beste. Halaber, webgune honetan bertan, Internet eta Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruko informazioa jasotzen duen atal bat aurki daiteke.

http://www.gipuzkoangazte.info/index.asp

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia