Gipuzkoako enpresentzat: Hobetu zure kudeaketa ekonomikoa "Enpresak Hobetzen" laguntzen bidez

2025/05/20 10:50:00 GMT+2
IMH Campusek lagun zaitzake Aldundiko laguntza-programa baliatuta, zure kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzen.

Gipuzkoako enpresentzako diru-laguntza: hobetutako kudeaketa ekonomiko-finantzarioa lortzeko aukera

📢 Enpresak Hobetzen programaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak diru-laguntzak eskaintzen ditu enpresek beren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzeko proiektuetan laguntzeko.

💶 Diruz lagundutako jarduera hauek zure enpresan gauzatzeko interesa baduzu, diru-laguntza eskaera egiteko epea irekita dago eta lagun zaitzakegu.

Eskaera egiteko azken eguna: 2025eko ekainaren 12a, 13:00ak arte.

➡️ Onuradun izan daitezke:

  • Gipuzkoan jarduera-zentro bat duten enpresak.

  • 5 eta 49 langile bitarteko enpresak (ETE-ak).


🎯 Helburua da enpresen lehiakortasuna handitzea, kudeaketa-sistemak eraginkorrago bihurtuz eta informazio ekonomikoaren erabilera optimizatuz.

🧩 IMH Campusek lagundu diezazuke arlo hauetan:

  • Kostuen ezagutza eta kontrola hobetzea: marjinen jarraipena eta errentagarritasunaren analisia egiteko sistemak diseinatu eta ezartzea.

  • Kostuak kudeatzeko sistema propioa ezartzea enpresan.

  • Produktu edo zerbitzuei aplikatutako kostuen esleipen-irizpideak berrikustea eta tarifak egokitzea.

  • Balantze eta emaitza-kontuen analisia, kaudimen, likidezia eta zorpetze-mailen interpretazioa.

  • Aginte-taulak ezartzea erabakiak arinago eta datuetan oinarrituta hartzeko.

 

🔎 Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko: Jar zaitez harremanetan gure aholkulariarekin:  Juanjo Larramendi Azkoitiajuanjo@imh.eus