Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren bisita IMH eta makina erremintaren sektoreari

2016/02/15 01:00:00 GMT+2
Markel Olano Diputatu Nagusia eta Ainhoa Aizpuru Ekonomiaren Sustapenerako Diputatuak IMH, Ibarmia eta DanobatGroup bisitatu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako Saileko arduradunak estreinakoz izan ziren atzo Elgoibarko IMH ezagutzen, Markel Olano Diputatu Nagusiarekin batera. Bisita makina erremintaren sektorea ezagutzeko esparruan antolatu zen.

IMHko zuzendaritzak IMH "Fabrikazioaren Zentro Aurreratu" kontzeptuaren berri eman zion bisitariei, ildo estrategikoak ezagutuz, esaterako, heziketa zikloetako metodologia berritzaileak eta erronkak, formakuntza Duala Ziklo eta Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan, Asmaola enpresen berrikuntza aplikatua sustatzeko proiektuaren azken berritasunak eta TKgune Fabrikazioa sarea. Diputatu Nagusiak Asmaolaren bideragarritasuna egin zenetik ezagutzen du Asmaola proiektua eta atzo aukera izan zuen ikusteko nola errealitate bilakatu den hasierako ideia hura.

  • Makina Erremintaren Sektorearen enpresa adierazgarriak diren Ibarmia eta Danobatgroup bisitatu zituzten ondoren. Informazio gehiago: www.afm.es