GIPUZKOA IREKI: Nazioarteko talentu teknikoa erakartzen
GIPUZKOA IREKI proiektuak nazioarteko talentu teknikoa erakartzeko fase pilotua osatu du.
"GIPUZKOA IREKI: Nazioarteko Talentu Teknikoaren Erakarpena eta Prestakuntza Duala" proiektua Ieteam, AFM Cluster eta IMH Campusek elkarlanea garatu dute eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu dute. Proiektuaren lehen edizioa amaitu da, eta emaitza oso positiboak lortu ditu lurraldeko industria-sektorearentzat.
Ekimenari esker, nazioarteko lau ikasle erakarri eta laguntza eman ahal izan zaie, Kolonbia eta Perutik etorriak, eta IMH Campuseko Digital Manufacturing Master Dualean eta inguruko enpresetan praktikak egiten hasi dira.
Proiektu pilotu honek nazioarteko erakarpena, prestakuntza dual espezializatua eta gizarte- eta lan-integrazioa uztartzen dituen eredu integral bat baliozkotu du.
Proiektuan zehar, aliantza estrategikoak ezarri dira Kolonbiako unibertsitateekin, eta harrera-prozesu oso bat sortu da ikasleen etorrera errazteko: izapideei, etxebizitzari, garraioari eta hasierako laguntzari buruz.
Alderdi nabarmenetako bat emakumeek prozesuan parte hartzea izan da, IMH Campusek esparru teknologikoetan aniztasunarekin eta aukera-berdintasunarekin duen konpromisoa berretsiz.
GIPUZKOA IREKIk erakutsi du nazioarteko talentu teknikoa erakartzea posible eta beharrezkoa dela Fabrikazio Aurreratuan espezializatutako profil gero eta gehiagoren eskaerari erantzuteko.
