Gipuzkoa 4.0 Sareko jardunaldia IMHn: Fabrikazio Gehigarriaren Arrakastarako gakoak

2017/03/23 01:00:00 GMT+2
Ikusi hemen IMH martxoaren 30eko jardunaldirako antolatu dugun egitaraua.

IZEN-EMATEAK: 943 744132 telefonoan (Eider Iriondo), imh[abildua]imh.eus helbidean edo FORMULARIOA beteaz.

AGENDA:

  • IMHren kasuan GEHITZE BIDEZKO FABRIKAZIOaren jardunaldia
  • MARTXOAREN 30ean egingo dugu,
  • Goizeko 9.00-13.00 bitartean.

 

GIPUZKOA 4.0 Fabrikazio Aurreratuaren esparruko kasu arrakastatsuak ezagutarazteko lehenengo sarea.

Industria da gure lurraldeko oinarrietako bat. Gipuzkoako aberastasuna bultzatzen duten ehunka enpresa txiki eta ertain ditugu. Etengabeko eraldaketa bizitzen ari da sektore hau, teknologia berriak direla-eta. Eraldaketa hau sustatzeko elkarlanean oinarritutako programa berritzaile bat abiatu dugu, puntako enpresa eta zentro teknologikoek beren lorpenak enpresa txiki eta ertainekin elkarbanatu ditzaten. Parte hartu nahi duzu?

Gipuzkoako Foru Aldundiak erakusketa eta formakuntza JARDUNALDIAK martxan jarri ditu, GIPUZKOA 4.0 FABRIKAZIO AURRERATUAKO 4.0 SAREAren bidez. Helburua da lurraldeko enpresa txiki, ertain eta handiei 4.0 ekoizpen industrialean liderrak diren ARRAKASTAko zentro eta enpresen esperientziak ezagutaraztea.

EGITARAUA:

  • 09:00-09:15 Aldundiaren ongi etorria eta IMH-tkguneren aurkezpena
  • 09:15-10:00 Gehiketa bidezko fabrikazioaren sorrera eta gaur arteko bilakaera
  • 10:00-11:00 Egungo joerak: teknologiak, produktuak eta merkatuak
  • 11:00-11:15 Atsedenaldia
  • 11:15-12:00 Metodo eta materialak. Fabrikazioa eta digitalizazioa.
  • 12:00-12:30 Gaitasunak eta trebetasunak
  • 12:30-13:00 Tailerrera bisita makinak lanean ikusteko eta egindako piezak ikusteko

 

Sartu hemen hurrengo ekitaldiak eta Informazio gehiago ikusteko...