GIGET "Gaitasun Industrialak Garatzen Etengabe" proiektuko aurkezpena

2018/06/01 00:00:00 GMT+2
Industria 4.0ko etorkizuneko profilak zeintzuk izango diren jakin nahi? Horretarako zein formakuntza edota ikastaro dauden ezagutu nahi? Ekainaren 7an Donostian azalduko dizkizugu.

GIGET (Gaitasun Industrialak Garatzen ETengabe) Proiektuko emaitzen aurkezpena egingo dugu ekainaren 7an 18:00etan Etorkizuna Eraikiz Gunean, Gipuzkoako Foru Aldundian. Lanbide heziketako sei ikastetxek parte hartu dugu proiektuan.

IMHren kasuan Fabrikazio Gehigarriaren diseinatzaile profilaren eta formakuntzaren berri emango dugu.

Industria 4.0ko behar dituen langile-profilak eta horretarako dauden formakuntza eta ikastaroen berri emango dugu bertan.

Hitzordua:

  • IZEN-EMATEAK...
  • 2018ko ekainak 7
  • 18:00etan
  • Etorkizuna Eraikiz Gunean, Gipuzkoako Foru Aldundian (Gipuzkoa Plaza, z/g, beheko solairuan eskuinean)
  • EGITARAUA...

 

Proiektuaren helburua

GIGET-en helburua langileak TREBATZEA eta haien EZAGUTZAK EGUNERATZEA da Fabrikazio Aurreratua INDUSTRIA 4.0. delakoak eskatzen dituen profil berrietara egoki daitezen. Industria sektoreko profesionalen gaitasunak hobetzeak zuzeneko eragina du produktibitatearen hobekuntzan eta.

Zatoz eta informa zaitez, zure ikasketa eta enplegugarritasuna hobetzeko!