GIGA jardunaldia: sektore aeroespazialarentzako mekanizazioa

2010/02/26 01:00:00 GMT+2
Martxoaren 10eko jardunaldian parte hartuko dute EADS, Sandvik, AFM, Ideko, Zehatz eta IMHk.

Izenburua: GIGA jardunaldia, sektore aeroespazialarentzako mekanizazioa

Emisioa mozten bada, berriro kargatu orrialdea , eta ondo ikusi beharko litzateke.


EGITARAUA:

  • 09:25 Izen-emate egiaztapenak. IDATZIZKO HITZALDIAK: AFM / EADS / SANDVIK
  • 09:30 Agurra eta aurkezpena Javier Lopez Jn. IMHko Zuzendaria teknikoa
  • 09:40 Nicolás Barroso Jn. (EADS)
  • 10:10 Mikel Artola Jn. (AFM)
  • 10:25 Pedro Inglés Jn. (Sandvik)
  • 10:55 Kafea
  • 11:15 Rafael Lizarralde Jn. (IDEKO)
  • 11:45 Unai Aizpurua Jn. (DMP-Zehatz)

  • 12:15 Mahai ingurua

EDUKIAK:
  • Fabrikazioaren ezaugarriak
  • sektorerako erremintak
  • Makina-erreminta egokiak.
Mekanizatuaren ohiko merkatuen egoerak eta bere hornitzaileen globalizazioak, behartu egite ditu enpresa mekanizatzaileak merkatu berriak edota balio erantsi handikoak bilatzera.
Sektore aeroespaziala merkatu zorrotza eta balio handikoa da baina, zer behar da merkatu horretarako osagaiak mekanizatzeko? Zein gaitasun, ezagutza eta bitarteko? Mekanizatzaileak garen aldetik, nola ahal dut edota zer egin behar dut sektore horretarako hornitzaile bihurtzeko?
Ekitaldi honen asmoa zera da, hots, merkatu berrietan jarduteko asmorik duten enpresei sektore aeroespazialaren ezaugarriak jakinarazi eta hurbiltzea.

Jardunaldia GIGA proiektuak sustatu du (IMHk lideratzen duen proiektua  Meka eta Armeria Eskolarekin elkarlanean eta besteen artean helburuetako bat du enpresa txiki eta ertaientzat berrikuntza ekartzea mekanizazio prozesuan hobekuntzak lortzea).