GFAko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko Diputatuaren bisita IMHra
2009/04/29 23:00:00 GMT+1
Jose Ramon Guridi eta Iñaki Ibarrak zuzenean ezagutu dituzte IMHko proiektuak.
Jose Ramon Guridi Urrejola –
Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko Diputatua eta Iñaki Ibarra
Unzueta – Berrikuntza eta Jakintzaren Sustapen Zuzendari Nagusiak
IMH bisitatu dute gaur.
Bisitan IMHko zuzendaritza taldearekin batera egon dira IMHko hainbat patronukide: Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkatea, Xabier Ortueta AFMko Zuzendari Nagusia eta Mikel Sarriegi Adegiko Prestakuntza Zuzendaria. Koldo Arandia, AFMko presidenteak ere hartu du parte.
Bisitaren helburua izan da:
- Gure berrikuntzarako ildo estrategikoak eta garatzen ari garen programa eta proiektuak aurkeztu eta kontrastatu.
- Berrikuntza sailak subentzionatutako proiektuen jarraipen laburra egin.