Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren II. Edizioa

2015/04/28 00:00:00 GMT+2
TKgune Fabrikazioa izaera industrialeko lehiaketan proposamenak apirilaren 28tik ekainaren 15 arte aurkeztu ahal izango dira. 2.500 eta 2.000 euroko sariak eta baliabide industrialak ideia garatzeko eta negozio bihurtzeko.

TKGUNE Fabrikazioa Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren II. Edizioa.

  • Izaera industrialeko lehiaketak bi sari aurreikusi ditu; Enpresa industrial ideia onenari eta Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideia onenari.

  • Lehiaketa honek laguntza bereziak ematen ditu, hala nola azpiegitura industrialaren lagapena eta hauek erabiltzeko aditua, ideiaren egingarritasuna hobetzeko, ekintzaileen arrisku ekonomikoa murrizteko, finean enpresa industrialen abiatzea errazteko.

  • Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 15ean amaituko da. Lehiaketaren oinarriak eta izena emateko inprimakiak www.imh.eus orrian daude eskuragarri.

Argazkian: Prentsaurrekoaren aurkezpen ekitaldian, IMHko ordezkariekin batera aurtengo edizioaren erakunde eta enpresa laguntzaileak

TKgune Fabrikazioa Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea (*) osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, TKgune Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren II Edizioa abiatu dute, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Danobat Group Koop. E., Alcorta Forging Group S.A., Grupo Schaeffler, Grupo Unceta, eta Rural Kutxa eta erakundeen babesarekin.

Ekintzailetasun industrialaren eremuan kokatuz, Lehiaketa honek Euskal Herrian errotutako beste ekintza on batzuk osatu nahi ditu. Beste sektoreekin alderatuta ekintzailetasun industrialak baditu hainbat zailtasun; ondorioz, mota honetako proiektuen kopurua txikiagoa da. Azpiegitura garestiak behar ditu abiatzen diren momentutik (makinak batik bat), eta horrek dakarren finantzazioa litzake lehen oztopoetako bat. Testuinguru honetan, ekintzailetasun industriala sustatzeko eta etorkizuneko erronkak era arrakastatsuan lantzen lagunduko duen eremua sortzeko egoki jo da ekimena abiatzea.

Izaera industrialeko sari bi aurreikusi dira; Enpresa Industrial Onenaren sarituak 2.500 € jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, ...). Beste saria, Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideia onenari emango zaionak 2.000€ jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 50 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 100 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko. Sariak ez dira metagarriak izango eta ideia sarituen proiektuak abiatu eta 18 hilabeteren epean egin beharko dira. Sariak IMHko Fundazioaren XXV urteurreneko ekitaldian banatuko dira.

(*)TKGUNE FABRIKAZIOA sarea osatzen duten ikastetxeak: IMH - Makina Erremintaren Institutua, Miguel Altuna Institutua, Bidasoa Lanbide Eskola, Somorrostro Lanbide Eskola, Usurbilgo Lanbide Eskola, Egibide, Elorrieta-Erreka Mari Institutua, Politeknika Ikastegia Txorierri, Armeria Eskola, Oteitza Lizeo Politeknikoa.

Informazio gehiago:

Roberto Altzerreka, TKgune lehiaketaren arduraduna, 943744132 (2712 luzapena) ekintzaile[abildua]imh.eus

http://www.imh.eus/eu/ekintzaileak/tkgune-ideia-lehiaketa