Gazteak Berdintasunean: berdintasuna eta errespetua lantzeko saioak IMHn
IMHn, Lanbide Heziketako Erdi Mailako 1. mailako ikasleek 4 orduko formakuntza jaso dute Emakunderen Gizonduz programaren baitan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Saio hauek gazteen artean berdintasuna, errespetua eta hausnarketa kritikoa sustatzeko helburuarekin antolatu dira.
Formakuntzan zehar, ikasleek ideiak partekatzeko, zalantzak argitzeko eta eguneroko egoerak begirada kritikoago batekin aztertzeko aukera izan dute. Saioek ikaskuntzarako eta hausnarketarako espazio aberasgarria eskaini dute, ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatuz.
Tailerretan hainbat gai jorratu dira, besteak beste, maskulinitateak, sexismoa eta homofobia, indarkeria matxista, tratu onak eta arrisku-jarrerak, baita berdintasuna eta errespetua ere. Eduki horien bidez, gazteek gizartean oraindik presente dauden hainbat jokabide eta jarreraren inguruan gogoeta egiteko aukera izan dute.
Ekimen honen helburua argia da: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, eta bereziki, maskulinitate berdinzaleak indartzea, heziketa emozionala eta trebetasun sozialak lantzen lagunduz. Horrelako saioek balioetan oinarritutako hezkuntza indartzen dute, etorkizuneko profesionalak ikuspegi integralago batekin prestatuz.
IMHk eskerrak eman nahi dizkio Gizonduz taldeari, ikasleei eskainitako saio aberasgarri hauengatik.