Gaitasunen identifikazioa eta ebaluazioa, azterketapean Bucarest-en

2003/06/17 00:00:00 GMT+2
Ekainaren 12 eta 13an, IMH-Incress taldeak Bucarest-en(Rumainia)egin zen EVA proiektuari buruzko biltzarrean parte hartu zuen (Partenariat pour l evaluation des competences).

Proiektua hau Europear Batzordeko Leonardo da Vinci programaren barrutian garatzen ari da, eta helburua, gaitasun profesionalen definizioa eta abaluazioa egiteko eredu transnazionalaren garapen eta hedaduran datza. Eredua 5 herrialdekideetako enpresek frogatu, parekatu eta balidatu dute.

Proiektua 2003ko urtarrilean hasi zen, 2 urteko iraupena izango du eta proiektuko parte hartzaileak honako hauek dira: BFI-STEIEMARK (Austria), CAFOC (Frantzia), ISFOL (Italia), INSTITUTUL DEI STIINTE ALE EDUCATEI (Rumainia), EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILA, KALITATEAREN EUSKAL AGENTZIA, FONDO FORMACIÓN EUSKADI, GLOBAL DESARROLLO, METALAREN ENPRESEN BIZKAITAR FEDERAKUNTZA ETA MENDIZABALA