Gaitasunen Egiaztapenerako Gailua

2006/06/09 00:00:00 GMT+2
Gaitasunak egiaztatzeko bigarren deialdiko frogak egiten ari dira IMHn, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatuta, Kalitatearen eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren bidez.

Ekainak 7, 8, 12 eta 13 bitartean, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako “Makineria eta linea eroanbideen instalazioa eta mantenimendu elektro mekanikoko Teknikaria” titulua lortu nahi duten izangaiak, gaitasunen egiaztapenerako frogak egin dituzte Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua, Usurbilgo BHI, Armeria Eskola eta Barakaldoko BHI Meatzetako irakasleek gidatuta.

Adierazitako frogetan, izangaiak bere gaitasun eta trebetasunak erakutsi beharko dituzte, beharrezko titulua lortzeko modulu edo konpetentzi unitateak egiaztatzen joan daitezen. Esandako titulua lortzeko frogak, Makina Erremintaren Institutuan egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko mailako.

Momentuz, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ondorengo hamaika tituluak egiaztatu dira: Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak, Telekomunikabide eta Informatika Sistemak, Mekanizazioa, Mekanizazioaren Bidezko Produkzioa, Sukaldaritza, Karrozeria eta Makineria, Linea-Eroanbideen Instalazio eta Mantenimendu Elektromekanikoa, Administrazio eta Finantzak, Obren eta Planen Burutzapena, Soldadura eta Galdaragintza eta Ibilgailuen Elektromekanika.