Frantziako ikasleek Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolak bilatutako enpresa-praktikak egingo dituzte
2011/09/20 23:00:00 GMT+1
Leonardo Europako programaren bidez, Bretañako zazpi gaztek praktikak egingo dituzte Euskal Herriko enpresetan.
Txandakako IMH Ingeniaritzak eta Frantziako Château-Gontier herriko Lycée Profesionnel Robert Schuman ikastetxeak duten harremanari esker, batxiler profesionala ikasten diharduten zazpi gaztek lau astetako praktika egonaldia egingo dute diseinu eta mekanizazio arloan.
Ongi etorri eta esperientzia aberasgarria izan dadila!