Frantziako CESI Groupen bisita
2010/10/28 00:00:00 GMT+2
CESIko Zuzendari Nagusiari esker ona adierazi diote IMHko arduradunek
Txandakako IMH Ingeniaritza sortu zenetik Frantziako CESI GROUPE sarearekin dihardu elkarlanean.
Harreman hau dela eta Hilaire De Chergé CESIko Zuzendari Nagusi berriak bisitatu gintuen urriaren 27an, gure proiektu eta instalazioak zuzenean ezagutzeko
Berarekin ere etorri zen orain arte Zuzendari nagusi izandakoa eta hemendik aurrera kontseilari eta CESIko nazioarteko arduradun izango den Jacques Bahry.
Bahryri urte hauetan gurekin izandako harremana eskertzeko, IMHko figura korporatiboa eman genion.