FPEmpresa eta Bankia Fundazioaren elkarlana lanbide heziketa sustatzeko
2018/01/25 01:00:00 GMT+2
Estatu mailan lanbide heziketaren enplegarritasuna, dualaren zabalkundea eta hainbat arlo landuko dituzte bi erakundeek.
FPEmpresa 2011 urtean eratu zen eta dagoeneko ia erkidego guztietako 136 ikastetxek parte hartzen dute elkarte honetan. IMHk elkartearen zuzendaritza-batzarrean parte hartzen Errioxa, Nafarroa eta Euskal Erkidegoko ordezkari bezala.
Lanbide heziketaren sustapena lantzen du FPEmpresak, ikasleak ikastetxeak eta enpresak elkarren arteko harremana gerturatzen eta errazten. EmpleaFP ataria ere du garatuta lan-poltsa lanetarako.
Lanbide Heziketarako Bankia Fundazioarekin sinatu berri den elkarlanak sustapen lana handituko du, honen seinale, eskuartean dagoen proiektu berri bat aurkeztuko da udaberri honetan.