FPEmpresa elkartea Fundación Tripartitaren aurrean aurkeztu da

2015/12/01 00:00:00 GMT+1
FPEmpresa Elkarteak, estatuko hasierako lanbide heziketaren ikastetxe publiko eta hitzartuak batzen dituen elkarte bakarra, Espainiako Hiruko Fundazioarekin bildu da.

Bileraren helburua izan zen elkartearen helburua eta ezaugarri nagusiak aurkeztea eta Enplegurako Prestakuntzaren deialdi estataletan elkarlanean aritzeko hausnartzea.

Bileran FPEmpresa Elkarteko arduradun ordezkariak, haien artean IMHko Zigor Esnaola, eta Fundación Tripartitako kudeatzailea; Prestakuntzaren plangintza, balorazio eta ebaluazioaren Zuzendaria; eta Giza baliabide eta Harreman instituzionalen Zuzendariak parte hartu zuten.