Fernando Montero eta Berna Garciaren agurra

2018/06/29 17:00:00 GMT+1
IMH abiatu zenetik izan ditugu lankide.

Fernando Montero IMHko mantentze arduraduna izan da eta Berna Garcia kafetegi eta garbiketa lanetan jardun du, biak 1991ko irailetik, IMHn estreinakoz eskolak ematen hasi zirenetik.

Jubilazioa dela eta 2018an erretiroa hartu dutenez, beraien lana eskertzeko ekainaren 29an ospatu zen agurra.

Eskerrik asko biori eta zorte on bizitzaren etapa berrian!