Ikastaroa: Fabrikazio Gehigarria, Teknologia alternatibo bat

2016/06/01 11:15:00 GMT+2
Jakin nahi duzu Fabrikazio Gehigarriak zure enpresarentzat balio duen? Osagarri bat izan daiteke nire produkzio prozesuan? Abiatu beharko nukeen negozio ildo berria izan daiteke? Ze inbertsio eta kostu suposatzen du teknologia honek?

Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia eta Grupo Sicnova 3Drekin elkarlanean antolatu dugun "FABRIKAZIO GEHIGARRIA, TEKNOLOGIA ALTERNATIBO BAT" ikastaroan aurkituko dituzu galdera hauen erantzunak.

Nori zuzendua: kudeatzaile, I+G zuzendari eta arduradun, zuzendari eta arduradun teknikoentzat. Antolatu dugun prestakuntza programa honetan, adituek Gehitze Bidezko Fabrikazioaren hainbat teknologiak zertan datzan eta beraien aplikazioak azalduko dizkigute; eta sor daitezkeen zalantzak argitzen lagunduko digute.

Ikastaroa EKAINAREN 17AN hasiko da eta bost modulotan banatuta dago. Izena emateko epea 2016/6/14an amaituko da.

ZB.MODULUAEgunaOrdutegia
0 3D teknologiarantz gerturatze estrategikoa 2016/6/17 09:00-17:00
1 Fabrikazioaren metodo eta teknologiak 2016/06/28
09:00-18:00
2 Materialak 2016/07/05
09:00-18:00
3 Fabrikazio Gehigarriarentzat diseinu hastapenak

2016/7/12

09:00-18:00
4 3Dn digitalizazioa eta ezaugarrien analisia 2016/7/19 09:00-18:00

Izen emateak eta informazio gehiago:

  • 943744132 telefonoan
  • imhformazioa@imh.eus
  • IMH, Azkue auzoa 1 - 2870 Elgoibar (Gipuzkoa)
  • Formulario hau bete