Fabrikazio Aditiboko espezializazioko ikasleen erronka: Mankuerna euskarria

2026/03/11 15:43:19 GMT+1
Pixua, espazio erabilera, egonkortasuna ardatz hartuta ikasleen beraien proposamenak diseinatu eta fabrikatu dituzte.

Fabrikazio Aditiboko lanbide heziketako espezializazioko ikasleak dagoeneko duala egiten dihardute. Enpresatara joan aurretik azken erronka aurkeztu zuten: ginmasioan erabiltzeko mankuernak txukun gordetzeko euskarria.

Oraingoan ikasle bakoitzak bere proposamena diseinatu du eta IMHko Aditiboko guneko 3D makinetan ekoitzi dituzte.

Emaitza ikusgarriak ekarri dizkigute. Zorionak egindako lanagatik!