Ezagutu Debabarreneko Lanbide Heziketako aurtengo protagonistak

2021/03/24 14:41:00 GMT+2
Eskualdeko enpresetan lanean diharduten hainbat ikasle ohien bideoak grabatu ditugu, nola lan egiten duten ezagutarazteko.

Pandemia dela eta bi urtetik behin antolatzen dugun #ABIAN azoka presentziala gauzatu ezin izan denez, Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeek, Debegesarekin elkarlanean, Debabarreneko eskualdeko lanbide heziketako eskaintza aurkeztu dugu formatu birtualean.

Debabarreneko Lanbide Heziketako zortzi ikastetxeek 37 heziketa ziklo ezberdin ikasteko aukera zabala eskaintzen dugu, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan. IMH-ren kasuan, goi-mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinu, Produkzioaren Programazioa eta Mekatronika ikasi daiteke eta erdi mailan Mekanizazioa eta Mantentze Lan Elektromekanikoa.

Arreta berezia ipini nahi diogu Debabarrenean STEM bokazioak sustatzeko dugun beharrari, eta bereziki neskak bokazio honetara erakartzeko beharrari, eskualdeko indarra industrian baitago eta langile teknikari koalifikatuak behar baititugu etorkizuna bermatzeko.

Lanbide heziketa ikastea aukera bikaina izan daiteke ondoren Debabarrenean lan egin eta bizitzeko!

 

IKUSI BIDEOAK ETA INFORMAZIO GUZTIA