Exam 4.0 proiektua, fabrikazio aurreratuaren bikainatsunaren bila

2021/12/16 19:28:00 GMT+1
Exam 4.0 Lanbide Heziketaren bikaintasun-plataforma da, Fabrikazio Aurreratuaren berrikuntza bultzatzeko sortua.

EXAM 4.0 proiektua garatu izan dugun bitartean, IMHk Fabrikazio Aurreratuaren esparruan erreferenteak diren Euskadiko eta Europako Lanbide Heziketako ikastetxeekin elkarlanean jardun du, etorkizuneko erronkei sarean erantzuteko eta esparru horretan bikaintasuna bilatzeko.

IMHn Fabrikazio Aurreratuarekin erabat lerrokatutako estrategia definituta dugu. Ildo horretan, proiektu honen emaitzek estrategia bultzatzen dute, gure irakatsi-ikasi prozesuetan teknologia berriak txertatuz eta ETEei beren berrikuntza-prozesuetan lagunduz. Teknologiaz gain, gizatasuna ere, irakaskuntza-balio eta -metodologia aktiboak landuz.

Talentuaren ekarpena egiten dugu, birkualifikazioa, prestakuntza-birziklapena, etengabeko prestakuntza. Teknologia berriei buruzko prestakuntza, espezializazioak, fabrikazio aditiboko erakustokiak, fabrika digitala eta I+G+b proiektuak, batez ere enpresa txiki eta ertainekin.