EVA Proiektuaren lehenengo ondorioak Bordelen

2003/11/21 01:00:00 GMT+2
Joan den abenduaren 13 eta 14an, IMHko ordezkaritza batek Bordelen egin zen 3. Biltzarrean parte hartu zuen "EVA - Partenariat pour l’evaluation de competences" proiektuaren inguruan (Gaitasunen ebaluaketarako Partenariatua).

Europar Batzordeko Leonardo da Vinci II programaren barrutian, EVAren helburua gaitasun profesionalen definizio eta ebaluaziorako nazioarteko ereduaren garapen eta hedaduran datza, enpresa arloko esperientzia pilotuen bitartez.

Ondorioz, 5 herrialdeetako 11 parte-hartzaileek, prozedura ezberdinak adostu dituzte:

  • Gaitasun berrien identifikazio eta definizioa - Adierazleak eta hauek ebaluatzeko irizpideen identifikazioa - Identifikatutako ebaluaketen irizpideak erabili ahal izateko tresnen bilketa

IMHk aurretik Europar proiektuetan parte hartu du gaitasunak direla eta, hain zuzen, joan den urrian Parisen amaiera egin zuen VAPean, bide formal eta ez-formalen bidezko gaitasunen baieztapenari buruzkoa.

Informazio gehiago...