EuskoSkills: Urrezko domina CAD-Diseinu Mekanikoan Oierrentzat eta CNC-Fresaketan Albertorentzat

2023/05/11 19:47:00 GMT+1
Zorionak IMHko taldeari, Nerea, Imanol, Oier eta Alberto ikasleei, eta Imanol, Oinatz, Jon, Imanol, Paco eta Joxean irakasleei, urte guztian zehar egindako lanagatik, eta bereziki Oier eta Albertori zuen kategorietako irabazleak izateagatik!

Bideoan CAD-diseinu Mekanikoa eta CNC-Fresaketa (25'48"-29'20")

Eusko Jaurlaritzak eta Tknikak maiatzaren 10-11an Irungo Ficoban antolatu duten EuskoSkills “lanbide heziketako olinpiadak” bezala ezagutzen diren lehiaketaren 2023ko edizioan, IMH Campuseko Ikastetxe Integratuko ikasle eta irakasle taldeak parte hartu du CAD-Diseinu Mekanikoan, CNC-Fresaketan eta Elkarlan-Robotikan.

Esperientzia zirraragarria izan da 48 ikastetxetako 250 ikasle elkartu eta bakoitzak bere kategorian trebetasunak proban ipintzea.

Lehiaketaren amaieran, harri-jasotze ikuskizuna eskaini dute Joseba Ostolaza Harri Eskolako gazteek, artean Imanol Royo "Lartain" IMHko ikasle eta EuskoSkills-etako parte hartzailea.

Sari banaketan urrezko bi domina eskuratu dituzte IMHko ikasleek, Oier Galindok Cad Diseinu Mekanikoan eta Alberto Arribasek CNC Fresaketan. Hori bai opari ederra! Hurrengo pausoa 2024ko urtarrilerako aurreikusita dauden estatu mailako SpainSkills probetan parte hartzea izango da, Euskadiko ordezkari gisa.

Oier Galindo Ramon Elgoibartarra, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikaslea da, eta Alberto Arribas Luque Soraluzearra Produkzioaren Programazioko ikaslea (aurretik mekanizazioko erdi-maila ikasitakoa).

Zorionak IMHko taldeari, Nerea, Imanol, Oier eta Alberto ikasleei, eta Imanol, Oinatz, Jon, Imanol, Paco eta Joxean irakasleei, urte guztian zehar egindako lanagatik, eta bereziki Oier eta Albertori zuen kategorietako irabazleak izateagatik!

Skills, “lanbide heziketako olinpiadak”

Lanbide Heziketan Skills izenarekin ezagutzen dira ikasleen artean egiten diren lehiaketak. Trebezia adierazteko probak kategoriaka egiten dira (industrian, osasungintzan, sukaldaritzan eta abar). Hiru mailatan ematen dira, Euskadi mailan, estatu mailan eta mundu mailan; EuskoSkills, SpainSkills eta WorldSkills izenpean.

Skills txapelketetako aurreko urteetan ere izan ditugu ikasle sarituak, eta Worldskills-etan parte hartzera iritsi direnak ere bai! Gogoan ditugu orain arteko “IMHko urreak”: Larraitz Uranga (urrea 2011 CNC-Fresaketa EuskoSkills eta Spainskills), Iñaki Hernández (urrea CNC-Tornua EuskoSkills eta Spainskills 2012), Jon Lapeira (urrea CNC Tornu eta Fresaketa EuskoSkills eta Spainskills 2015 ), Eneko Barkin Agirre (urrea CNC Tornua EuskoSkills 2016), Jon Peña (urrea CNC-Fresaketa EuskoSkills 2018); baita zilarrak ere: Aritz Telleria (zilarra CNC-Tornua EuskoSkills 2012), Jon Iriondo (zilarra CNC Tornua EuskoSkills 2016), Asier Iraeta (zilarra Polimekanika SpainSkills 2011) eta brontzeak: Eneko Ansola (brontzea CNC-Tornua EuskoSkills 2011), Ismael Fernandez (brontzea CAD-Diseinu Mekanikoa EuskoSkills 2012), Ander Torquemada (brontzea CAD-diseinu mekanikoa EuskoSkills 2021), Jokin Ansorregi (brontzea CNC-fresaketa EuskoSkills 2021)...